|
PRODUKTU TARTARIKOAK Duela 100 urte baino gehiago, Jaume Pahí Vinyes jaunak, jatorriz Priorat herrikoak (Katalunia), PAHI SL sortu zuen, produktu tartarikoen munduko fabrika zaharrenetariko bat, Azido tartariko , Potasio bitartratoa, Rochelle gatz... Hainbat belaunaldik sektoreko enpresa aitzindarienetako bilakatu dute. Egungo fabrika, 1967an eraikia, hirugarrena da enpresa jaio zenetik, eta horrexek erakusten du enpresak izan duen etengabeko zabalkundea. PAHI produktu guztiak jatorri NATURALA dute eta kontrol zorrotza pasatzen dute eta, honela, produktuen kalitate bikaina bermatuta gelditzen da, nazioarteko farmakopea ospetsuenei jarraiki. Modurik egokienean ontziratzen da, garraio-motei begira; horrela, bermatuta dago produktua egoerarik onenean entregatuko dela. PAHI-ko langileak gogotsu aritzen dira bezeroa asebetetzeko eta horrek eskatutako guztia betetzeko.
|